→Ugao

Ugaoko Gaztelekuaren ateak irekiko dituzte asteburuan

Ikasturte berria dela eta, Ugaoko Ludoteka eta Gaztelekua zabalduko dituzte herriko haur eta gazteentzat eta Mirabatxo klubak ongi etorri jaia antolatu du hilabete bukaeran.

Bolatokira irteera, 2019an // Utzitakoa

Ikasturte berria dela eta, Ugaoko Ludotekan izena emateko epea itxiko dute bihar eta Gaztelekua asteburuan zabalduko dute herriko haur eta gazteentzat. Mirabatxo klubak ere ongi etorri jaia antolatu du hilabete bukaeran.

Ludotekaren kasuan, irailetik abendurako hiruhilabetean izena emateko epea irailaren 17an itxiko dute. 4 urteko umeek (2017an jaiotakoak) asteazkenetan joan ahal izango dira ludotekara, 17:00etatik 19:00ak arte. 5 eta 7 urte bitartekoak (2016 eta 2014an jaiotakoak) astearte edo ostegunetan joan ahal izango dira, 17:00etatik 19:00ak arte. Edukiera murriztua izango da eta segurtasuna bermatzeko neurriak egongo direla ziurtatu du Udalak. Interesdunak Jane Jauregiarekin harremanetan jarri beharko dira 946 480 704 telefonora deituz edo kultura.ugao@ortzadar.es helbidera idatziz.

Gaztelekuko gazteak, zuhaitzak landatzen 2019an // Utzitakoa

Gaztelekuak ere 12 eta 18 urte bitarteko gazteei ateak irekiko dizkie asteburu arratsaldeetan. Irekiera-eguna irailaren 17an izango da ere. Ping ponga, futbolina, Wiia, tailerrak eta ikastaroak antolatuko dituzte besteak beste ikasturte berrian zehar, ordutegia honako hau izanik:

  • Ostiraletan 17:30etatik 21:00etara
  • Zapatu eta igandeetan 18:00etatik 21:00etara

Urtean zehar antolatuko dituzten jardueren berri izateko deitu 946 480 704 telefono zenbakira.

Mirabatxo kluba

Irailaren 25ean Mirabatxo Klubaren ongi etorri jaia antolatu dute 2011 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrentzat, Gazte Infon, 17:00etatik 20:00ak arte. Jardueran parte hartu nahi dutenek irailaren 22a baino lehen izena eman beharko dute Jane Jauregian.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak