→Ugao

Maite Pedrosa preso ugaotarra Zaballako espetxera lekualdatu dute

Arabako espetxean dago Maite Pedrosa preso ugaotarra // Etxerat

Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez, Maite Pedrosa Barrenetxea preso ugaotarra Zaballako espetxean (Araba) dago jada. El Duesoko kartzelan (Kantabria) zegoen abendutik, Zuerako espetxetik lekualdatuta (Zaragoza).

Pedrosak 230 urteko espetxe zigorra du ETArekin lotutako hainbat delitugatik, eta 1998tik dago preso. Espetxe Erakundeen arabera, espetxe legedia onartu du Pedrosak, eta ETArekiko deslotura adierazten duen idatzi bat aurkeztu du. Bigarren graduan dago Pedrosa.

Gaur egun Hego Uribe eskualdeko 13 preso daude kartzeletan. Horietatik zortzi EAEko espetxeetan daude: launa Basaurin eta Zaballan. Gainontzeko bost presoak Espainiako kartzeletan daude: Kantabrian, Palentzian, Leonen, Madrilen eta Zaragozan.

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Estremera, Madril. 520 kilometro)
Jon Crespo Ortega (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Basauri, Bizkaia. 5 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Dani Pastor (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zaballa, Araba. 66 kilometro)
Joseba Borde Gaztelumendi (Basauri, Bizkaia, 9 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Eguneratuta: 2022/03/23 (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak