→Ugao

Maite Pedrosa preso ugaotarra Zuerako espetxean dago jada, Alcalan “blokeatuta” egon ondoren

Dispertsioaren kontrako mobilizazioa aurten Basaurin // Geuria

Etxeratek presoen zerrenda eguneratu du eta horren arabera jakinarazi dute Maite Pedrosa Barrenetxea preso ugaotarra Zuerako espetxean (Zaragoza) dagoela, etxetik 245 kilometrora. Azken aldian Alcalako espetxean zegoen Pedrosa, Valentzia IIItik irten ondoren, Etxeraten arabera, “blokeatuta”.

Pedrosak 230 urteko espetxe zigorra du ETArekin lotutako hainbat delitugatik, eta 1998tik dago preso. Espetxe Erakundeen arabera, espetxe legedia onartu du Pedrosak, eta ETArekiko deslotura adierazten duen idatzi bat aurkeztu du. Bigarren gradua eman diote Pedrosari. Zuerako espetxean bere bikotea, Mikel Azurmendi, dago kartzeleratuta. Biek alaba adingabe bat dute.

Eskualdeko beste bi preso (Gorka Vidal Alvaro eta Zigor Orbe Sevillano) lekualdatuko zituztela jakinarazi zuen duela hilabete batzuk Espainiako Espetxe Erakundeak, baina Etxeraten zerrendaren arabera oraindik ere Logroñoko eta Puerto IIIko espetxeetan daude, hurrenez hurren. Biak Zaballako espetxera (Araba) lekualdatuko zituztela jakinarazi zuen urtarrilean Espainiako Espetxe Erakundeak.

Hauek dira egun preso dauden herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Puerto III, Cadiz. 1.020 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I-Foncalent, Alacant. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)

*Martxoaren 18an eguneratuta (Etxerat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak