→Ugao

Ugaoko 14 elkartek elektrizitate, erregaien eta gasaren igoeraren aurkako mobilizazio ‘girotsua’ egingo dute arrastian

Gaur arrastian, 20:30ean mobilizazio ‘girotsua’ antolatu dute Ugaoko Herriaren Plazan “Krisi energetikoa haiek ordain dezatela” lelopean.

Elktrizitate postea // Geuria

Gaur arrastian, 20:30ean mobilizazio ‘girotsua’ antolatu dute Ugaoko Herriaren Plazan erregaien, gasaren eta elektrizitatearen gaur egungo prezioa salatzeko. EPA Ugaok, Sare Ugaok, Dorretxea Herriko Tabernak, Ugaoko Guraso Elkarteak, Ugaoko Dorrea Xake Klubak, Sarea Sound Systemek, Ume Berrik, Ugao TEk, Gure Esku Dago Ugaok, Harile Kultur Elkarteak, Movimiento de Pensionistasek, Kallerak, Ibilgurak eta Emakumeen Etengabe Jabekuntza Elkarteek deitutako mobilizazioaren leloa “Krisi energetikoa haiek ordain dezatela” izango da.

“Inflazioa kontrol barik dago azken hilabeteetan, supermerkatuko orga betetzeak dirutza balio du eta arduradun nagusia ibilgailuen erregaien, gasaren eta elektrizitatearen kostu izugarria da” azaldu dute elkarteetako ordezkariek. Aipatutako elkarteetako kideek asteak daramatzate gai horren inguruan lan egiten eta ondorio modura manifestazioa antolatu dute gaur bertan, 20:30ean, Ugaoko Herriaren Plazan.

4 giza-zutabe

“Ohiko manifestazio formatuetatik ihes egin nahi dugu, eta aldarrikapenezkoa izango bada ere jai giroa gehitu nahiko genioke topaketari”, gehitu dute ordezkariek. Gauzak horrela, lau giza-zutabe eraikiko dituzte: erosketa-saskiak eta orgen ingurukoa, bonbona eta gasaren ingurukoa, argiaren faktura eta kandelen ingurukoa eta erregai eta autoen ingurukoa. Zutabe bakoitzak aldarrikapen-pankarta propioa izango du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak