→Ugao

Korrikaren aldeko bideoa egin du Ugaoko Merkatari Elkarteak, herriko saltokietan zehar

Ugaoko Merkatari Elkarteak Korrikaren aldeko bideo laburra argitaratu du sareetan. Bertan, herriko saltoki, taberna eta zerbitzuetako langileak ageri dira, Korrikako petoa jantzita, herrian zehar lekukoa korrika eramanez

Bideoko protagonistak // Ugaoko Merkatari Elkartea

Ugaoko Merkatari Elkarteak Korrikaren aldeko bideo laburra argitaratu du sareetan. Bertan, herriko saltoki, taberna eta zerbitzuetako langileak ageri dira, Korrikako petoa jantzita, herrian zehar lekukoa korrika eramanez: “Ugaoko Merkatari Elkarteko jende askok euskaraz egiten ez badaki ere, euskararen aldeko ekimen hau egin nahi izan dugu herria eta euskarari ikusgarritasuna emateko”, azaldu du Zu ta Biok parafarmazioako Olatz Migelek. “Elkartean 37 kide daude eta horietako 30ek bideoan parte hartu dute”.

2019ko maiatzan batzordea eraberritu zen Ugaoko Merkatari Elkartean, eta belaunaldi berriko kideek euskararen aldeko era honetako ekimenak burutu nahi zituzten, “baina 2020ko korrikari begira Koronabirusaren pandemia heldu zen, eta bertan behera utzi behar izan genuen”.

Aurten, ostera, kilometro erdia erosi duela azaldu dute elkartetik, eta horrekin batera sareetan hedatzen ari den bideo famatua sortu eta hedatu dute: “Sare sozialez gainera, bideoa eskolara eraman dugu, Merkatari Elkarteko kide batzuk bertako ikasleen gurasoak direlako eta egia esateko harrera ezinhobea izaten ari da”, aitortu du parafarmaziako langileak. Bideoa osorik ikus daiteke Ugaoko Merkatari Elkartearen Facebook orrian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak