→Ugao

Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du abenduan Ugaoko Ganbarako Kontzertuetan

Urdangarinek kontzertu bi eskainiko ditu Ugaoko Jane Jauregian abenduaren 18an, 18:30ean eta 21:00etan.

Mikel Urdangarin, Margolaria (2017) // Mikel Urdangarin

Urdangarinek kontzertu bi eskainiko ditu Ugaoko Jane Jauregian abenduaren 18an, 18:30ean eta 21:00etan. Kontzertua Sarea Sound System elkarteak antolatu du Ugaoko Udalaren laguntzaz, eta Goi Ramos kideak saio bien nondik norakoak aurreratu ditu: “Mikel Urdangarin bakarkako formatuan izango dugu Jane Jauregiko goiko solairuko oholtzan”. Sarreren prezioa eta berauek nola lortzeko nondik norakoak laster iragarriko dituztela azaldu dute elkartetik. “Asmoa Sarea Sound Systemek sarreren zati bat aurrez aurre saltzea da, eta besteak Mikel Urdangarinen esku uztea”, azaldu dute elkartetik.

Willis Drummondek irailaren 25ean hasiko du 2021eko Ugaoko Ganbarako Kontzertuen lehen kontzertua, eta urriko zein azaroko kontzertuen taldeen izenak momentura arte iragarri ez badituzte ere, abendukoa Mikel Urdangarin bera izango dugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak