→Ugao

Herriko musika taldeek ameriketako rocka ekarriko dute Ugaoko institutuko kirol pistara

Smoke Dealers Ugaoko jaietan, 2019an // Joseba Barrera 'Jossland'

Bigarren aldiz bertan behera gelditu dira Ugaoko jaiak Koronabirusa dela eta. Hala ere, gaur egun bizi dugun egoerarekin bateragarriak diren 12 kultur ekitaldi prestatu dituzte jaiak ospatu beharko liratekeen irailaren 3tik 12ra bitartean. Horien guztien artean, hitzordu berezia prestatu du Ugaoko Sarea Sound System elkarteak Udalaren babesaz irailaren 10ean, institutuko kirol pistan. Egun hartan Smoke Dealers, Both eta Susterbaks taldeen kontzertuak izango ditugu 19:00etatik aurrera.

Suterbaks Arrigorriagako Gaztetxean, 2020an // Utzitakoa

Ameriketako sustraiak, herrian

Ugao eta Laudioko kideez osatutako Smoke Dealers bandak ameriketako rock bertsioak egiten ditu inglesez nagusiki, Ibai Aranguren taldeko gitarra eta kantaria izanik (Fetitxe). Both, Ugao, Arrigorriaga eta Orozkoko kideez osatutako taldea dugu eta Kaliforniako HC melodikoa eskaintzen dute euskaraz. Bertako musikariak hainbat taldetan ibilitakoak dira. Ugao eta Arrigorriagako Susterbaks taldeak euskaraz eta gaztelaniazko old school rocka ekarriko digu gurera.

Both Arrigorriagan, 2021eko uztailan // Goio Ramos

Talde bakoitzak ordubeteko saioa eskainiko du 19:00etatik aurrera. Udalak iragarri du edukiera mugatua izango dela baina kontzertuetarako ez dela erreserbarik egin behar.

 

PROGRAMA | Ugaoko ez-jaietan hamabi kultur ekitaldi antolatu dituzte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak