Azaroaren 22tik abenduaren 3ra ‘Ni Steam Emakumea’ erakusketa ikusgarri egongo da Ugaoko Herriaren enparantzan. Zientziaren eta teknologiaren arloan diharduten eskualdeko emakumeen erakusketa dugu honako hau, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hamar udalerrik Elhuyarrekin batera sinatutako hitzarmenaren ekimena. Abenduaren 3ra arte ikusgarri egongo den erakusketa ibiltari honetan Nerbioi-Ibaizabal eskualdean lan egin edo bizi diren zientzia eta teknologia alorreko 11 emakumeren ilustrazio eta testuak daude ikusgarri.
