→Ugao

Obra-peoi bi kontratatuko ditu Ugaoko Udalak lau hilabeterako

Ugaoko Udalak obra-peoi bi kontratatuko ditu 2021eko Tokiko Enplegu Planaren kontratazio-laguntzei esker.

Obrak // Geuria

Ugaoko Udalak obra-peoi bi kontratatuko ditu 2021eko Tokiko Enplegu Planaren kontratazio-laguntzei esker. Udalaren arabera, lau hilabeterako eta lanaldi osoko lan eskaintza dugu, eta helburua “enplegua sustatzea eta herriko espazio publikoan hobekuntzak egitea da”. Lan-eskaintzan izena eman nahi dutenek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Ugaon erroldatuta egotea
  • Lanbide enplegu zerbitzuan enplegu-eskatzaile eta langabe bezala izena emanda egotea
  • Hurrengo kolektiboen artean, gutxienez batean egotea:
    • 35 urtetik beherakoa izatea
    • 45 urtetik gorakoa izatea
    • Iraupen luzeko langabea izatea: lan-eskatzaile gisa gutxienez 360 egunez izena emanda dauden langabeak, kontratazio-dataren aurreko 540 eguneko aldian.
    • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan egotea

Baldintza horiek betetzen dituen interesdunak lan-eskaintzan parte hartzeko eskubidea dauka, horretarako, esteka honetan klik eginez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak