→Ugao

35 urte gutxiagoko eta 45 urtetik gorako hiru obra-peoi ugaotar kontratatuko ditu Udalak

Ugaoko Udalak lau hilabeterako obrako hiru obra-peoi kontratatuko ditu lanaldiaren %100ean, helburua “enplegua sustatzea eta herriko espazio publikoak hobetzea” izanik.

Peoiak // Arrigorriagako Udala

Ugaoko Udalak lau hilabeterako obrako hiru obra-peoi kontratatuko ditu lanaldiaren %100ean, helburua “enplegua sustatzea eta herriko espazio publikoak hobetzea” izanik. Hori dela eta, interesdunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ugaon erroldatuta egotea
  • Lanbide enplegu zerbitzuan  enplegu-eskatzaile eta langabe bezala izena emanda eta altan egotea
  • Kolektibo hauen artean egotea:
    • 35 urtetik beherakoak
    • 45 urtetik gorakoak
    • Iraupen luzeko langabeak: lan-eskatzaile bezala gutxienez 360 egunez izena emanda egotea
    • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan egotea

Informazioa handitu nahi dutenek Ugaoko webgunera jo dezakete edota Gazteinfo enplegu bulegora deitu (946 322 014 edo 747 402 383 telefono zenbakietara deituz) edo aurrez aurre kontsulta eginez, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00ak arte eta ostiraletan 10:30etatik 13:30ak .arte

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak