→Ugao

Adimen artifizialeko sistemak gehituko dituzte Ugao, Bidebieta, Abusu eta Ollarganeko Renfe geltokietan

Renfek segurtasun sistema digitalizatzen hasi da eta Aldiriakeko 28 geltokitan adimen artifizialeko sistema gehituko die gaur egungo bideo-zaintza sistemei. Geltoki horien artean Ugao, Bidebieta, Abusu (La Peña) eta Ollarganekoa daude. Geltoki bakoitzean jarritako CCTV adimen artifizialeko sistema honek milaka datu “modu anonimoan” jaso eta prozesatuko dituela argitu du tren garraio zerbitzuak

Aldiriakeko trena, Ugaotik irteten // Geuria

Renfek segurtasun sistema digitalizatzen hasi da eta Aldiriakeko 28 geltokitan adimen artifizialeko sistema gehituko die gaur egungo bideo-zaintza sistemei. Geltoki horien artean Ugao, Bidebieta, Abusu (La Peña) eta Ollarganekoa daude. Geltoki bakoitzean jarritako CCTV adimen artifizialeko sistema honek milaka datu “modu anonimoan” jaso eta prozesatuko dituela argitu du tren garraio zerbitzuak: “Behin jasota, datu horiek aginte-koadro bakarrean integratuko lirateke eta helburu nagusia bezeroaren segurtasuna eta esperientzia hobetzea litzateke”.

Aurrekariak

Sistema hau iaz jarri zuten martxan zazpi geltokitan: Arrigorriaga, Laudio, Zabalburu, San Mames, Ametzola, Zorrotza eta Desertu-Barakaldon. Horiei hurrengoak gehitu behar zaizkie 2022ra begira: Ugao, Ollargan, Bidebieta, Abusu (La Peña), Ollargan, Orduña, Amurrio, Areta, Miribilla, Autonomia, Lutxana, Portugalete, Trapaga, Sagrada Familia, Muskiz, Santurtzi, Bilbao (La Concordia), Irauregi, Aranguren, Zalla, Balmaseda eta La Calzada. 2023an gainontzeko geltokietan jarriko dituzte adimen artifizialeko sistema hauek.

“Sistema honi esker, geltoki bakoitzean gertatzen ari dena ikusi ahalko dugu zuzenean”, azaldu dute Renfeko ordezkariek eta bertan gerta litezkeen balizko arriskuak saihetsi ahalko dituztela iragarri dute. Aldiriakeko nukleo-multzo hauetarako 31 milioi euro bideratu ditu tren garraio zerbitzuak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak