Urtxintxa eskolak, Ugaoko Udala, AEK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, helduentzako robotika tailerra prestatu du Ugaon, datorren maiatzaren 25ean. Bertan robotak diseinatu, muntatu eta programatuko dituzte robotikako piezak erabiliz.
“Partaideek dinamizatzaile baten laguntza izango dute, baina ez da klaserik emango”, azaldu dute Urtxintxa eskolatik. Partaideek tableta erabiliko dute programaren gorabeherak ezagutzeko eta “froga-errorea” metodologia erabiliko dutela aurreratu dute.
Saioa Ugaoko Gaztelekuan egingo dute, 18:00etatik 19:30ak arte. Izena emateko 663 040 035 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek
