Ugaoko Gazteak taldeak San Juan gaua antolatu du gaur, ekainak 23. “Suaren dantzan askatasunera” lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte, “gazte eta ez hain gazteentzat”, diote. Besteak beste, kontzertuak, zozketa eta San Juan sua izango dira Herriko Tabernako plazan. “Gainera, afaltzeko pintxo morunoak izango ditugu, eta aukera beganoa ere egongo da”, diote.
“Egunean bertan itzelezko zozketa egingo dugu, Goikiriko txorizoekin, eta esnetik produktu ezinhobeekin (gazta, zainzuriak, piperrak eta eztia), dena eskuz eta maitasun handiz egindako poltso batekin batera”. Gaur bertan zozketarako tiketak salduko dituzte.
San Juan gaua | 2021 | Ugao
Ekainak 23
19:30-22:00 Pintxo morunoak (haragijaleak eta begetarianoak)
19:30 Kontzertu akustikoa: Ane eta Ainize
20:45 Ekitaldia
21:00 Zozketa
21:15 Belardi Rockers
