Ekainaren 23an eta 25ean Ugaoko San Juan jaiak ospatuko dituzte. Ekainaren 23an, osteguna, buruhandiak, berbena, eta San Juan Sua izango dugu. Hilaren 25ean Markioko Erromeria ospatuko dute eta Paella Txapelketaz gainera, Etorki Dantza Taldearen agerpena, umeentzako puzgarriak eta erromeria egingo dute bertan.
Programa
Ekainak 23
- 18:30 | Buruhandien kalejira
- 20:00 | Sukar taldearen berbena
- 22:00 | San Juan sua, Herriaren enparantzan: Etorki eta Sarea Abesbatza. Ondoren, txokolatada
- 23:00 | Sukar taldearen berbenaren bigarren pasea
Ekainak 25
- 10:00 | Paella Lehiaketan izen emateak
- 12:00 | Meza Markioko Donibane baselizan. Segidan luntxa
- 13:00 | Etorki Dantza Taldea
- 14:00 | Paella-aurkezpena eta sari-banaketa
- 14:30 | Umeentzako puzgarria
- 17:30 | Bilbao Ahizpaken erromeria
