→Ugao

The Smoke Dealers eta B.O.T.H.ek kontzertua eskainiko dute Ugaoko Dorretxearen VI. urteurrenean

Abenduaren 3an eta Euskararen Egunagaz kointzidituz, The Smoke Dealers eta B.O.T.H. taldeek kontzertua eskainiko dute Dorretxea Elkarteko VI. urteurrena dela eta.

The Smoke Dealers, Ugaoko institutuko kirol pistan, pasa den irailaren 10ean // Geuria

Abenduaren 3an eta Euskararen Egunagaz kointzidituz, The Smoke Dealers eta B.O.T.H. taldeek kontzertua eskainiko dute Dorretxea Elkarteko VI. urteurrena dela eta. “Itxiera osteko lehen kontzertua izango da honako hau”, azaldu dute antolakuntzatik. Dagoeneko, kontzertu honek argi berdea emango die (egoera epidemiologikoak hala uzten duen bitartean) hilabete bakoitzeko azken ostiraleko saioei.

B.O.T.H. eta The Smoke Dealersen kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta 00:00ak aldera bukatzeko asmoa dute antolatzaileek: “Kontzertuan zutik egoteko aukera egongo da eta bertara gerturatuko direnek derrigorrez jantzi beharko dute musukoa”, azaldu dute Herriko Tabernatik.

Berriro elkarrekin

Pasa den irailean elkarrekin aritu ziren B.O.T.H eta The Smoke Dealers taldeak Ugaoko insitutuko kirol pistan, Udiarragako Ama Birjinaren omenezko jaiak ospatu behar ziren astean. “Kontzertuetan jendea eserita ikustea benetan zaila egiten zaigu”, aitortu zuten The Smoke Dealers taldekoek oholtzara igo baino lehenagoko soinu-probetan. Badirudi egoera egun hartaz gogoratu zela eta talde biak batu ditu, oraingoan bai, elkarren artean zutik ikusi ahal izateko kontzertua eskaini ahal izateko. Abenduaren 3ko kontzertuaz gainera, The Somke Dealersek hurrengo hitzorduak ditu abenduan:

  • Abenduak 6, Elantxoben The Uski’s taldeagaz
  • Abenduak 11, Garrastatxuko txosnan (Baranbio)

The Smoke Dealers: “Kontzertuetan publikoa eserita ikustea benetan zaila egiten zaigu”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak