Sute batek guztiz kiskali du Ugaoko hirugarren solairuko etxebizitza bat, Bide Zahar kalean. Sutea sukaldean sortu da eta arrazoia argitu ez duten arren, Segurtasun Sailetik azaldu dute kalte materialak “izugarriak” izan direla, eta garrek duplexeko beheko solairu osoa erre duela. “Pertsona bakarra zegoen etxe barruan, lotan, antza. Ke-detektagailu batek suaren abisua eman du, eta Basauriko parkeko suhiltzaileek abisua 08:15etan jaso duten arren, beheko solairuko ateak zabalik izateak sua biziagotu du“, azaldu dute Segurtasun Sailetik. Emergentzia zerbitzuaren arabera, suteak gertatzen direnean, etxeko ateak itxi behar dira sua eta keari bidea mozteko.

Su garrak // Bizkaiko Suhiltzaileak
Etxe barruan zegoen biktimak etxeko ate nagusia giltzez itxita zeukan, giltza eta guztiz botata. Suhiltzaileak ezin izan dira atetik sartu eta eskala bat hurbildu behar izan dute balkoitik. Bertatik atera dute etxebizitzan zegoen gizonezkoa eta Gurutzetara erman behar izan dute arnastutako ke kopuru handiagatik. Suhiltzaileak eskala beretik sartu dira barnealdera. 10:00ak inguruan sutea itzaltzea lortu dute eta badaezpada bigarren eskala bat, bonba kamioi bat eta zisterna bat gerturatu dute, protokolo kontuagatik.
Incendio #Miraballes extinguido, vivienda totalmente afectada
Imágenes rescate efectuado x escala mientras dotaciones atacaban el siniestro con instalación x el interior#Bomberos@112_SOSDeiak pic.twitter.com/hH4odRh2NO— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) April 10, 2022
