→Ugao

The Smoke Dealers ugaotarrek kontzertua eskainiko dute Laudion

Ugaoko bandak kontzertua eskainiko du Laudioko Drum Gorri aretoan datorren otsailaren 19an, 21:00etan, BELO taldeagaz.

The Smoke Dealers, Ugaon, iaz // Geuria

Ugaoko bandak kontzertua eskainiko du Laudioko Drum Gorri aretoan datorren otsailaren 19an, 21:00etan, BELO taldeagaz. “Pandemia garaian entseguak egin genituen Drum Gorri aretoan, Ugaoko lokalak itxita egon zirelako, eta duela egun batzuk bertan jotzeko gonbidapena egin ziguten”, azaldu dute taldekoek. The Smoke Dealersek Asturiaseko BELO bandaren kontzertua zabalduko du datorren larunbat gauean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak