→Ugao

‘Umetxoen Gela’ estreinatuko du Ugaok aurtengo Hiri-kolonietan

Aurtengo Ugaoko Hiri-kolonietan izena emateko epea zabaldu du Ugaoko Udalak. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra prestatu ditu Udalak 2011 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzat eta berritasun nabarmenena Umetxoen Gela deritzon zerbitzua da, 2019an jaiotako haurrentzakoa.

Haurrak, Herriaren Plazatik paseoan // Geuria

Aurtengo Ugaoko Hiri-kolonietan izena emateko epea zabaldu du Ugaoko Udalak. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra prestatu ditu Udalak 2011 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrentzat eta berritasun nabarmenena Umetxoen Gela deritzon zerbitzua da, 2019an jaiotako haurrentzakoa.

Urtero bezala, 4 eta 11 urte bitarteko haurrek hiri-koloniez gozatzeko aukera izango dute: 2011 eta 2014 urteetan zehar jaiotakoek Udamirabatxon parte hartuko dute eta 2015 eta 2018 urte bitartean jaiotakoek Udaludon.

Udaludo Ugaoko eskolan antolatuko dute eta Udamirabatxo institutuan. Hiri-kolonien ordutegia 10:30etatik 13:30ak artekoa izango da: “Hala ere, ordutegia aldatu ahal izango da Udamirabatxon dabilen ume batek Udaludon nebaarrebaren bat izanez gero. Kasu honetan umea 10 minutu beranduago  irten eta sartu ahal izango da (10:40 13:40)“, argitu dute Udal ordezkariek.

Hiru urtekoentzako ere

Aurten Umetxoen Gela martxan jarriko du Udalak 3 urteko haurrentzako, 10 kideko taldea osatzen badute: “Hirikolonietan herriko txikienek jolasteko, tailerretan parte hartzeko, irteeretara joateko eta jaiez gozatzeko eta, era berean,  ikasteko aukera izango dute“. Umetxoen Gelako haurren ordutegia 10:15etatik 13:15ak artekoa izango da.

Aipatutako zerbitzuez gainera, urteroko Goiztiarren zerbitzua mantenduko dute eta umeak lehenago sartzeko aukera bi izango dute guraso edo umeen arduradunek: 08:00etan eta 09:00etan. Zerbitzua posible izateko 10 kidez osatutako taldea sortu beharko da gutxienez.

Udalekuak, Basaurin // Geuria

Izen-emateak

Haurrak hiri-kolonietan apuntatzeko asmoa dutenek aurrez aurre egin dezakete Jane jauregiko solairuan bertan inprimakia betez edota telematikoki, Ugaoko Udal webgunearen bidez inprimakia deskargatuz eta behar bezala bete ostean kultura.ugao@ortzadar.eus helbide elektronikora bidaliz. Beste aukera bat esteka honetan klik egin eta inprimakia zuzenean betetzea litzateke. Izena emateko azken eguna ekainaren 3a izango da.

“Izen-emateak asteka edo hilabete osorako egin daiteke”, azaldu dute Udaletik. “Izena emateko epe honetan zerrenda bi antolatuko dira: bata erroldatutako pertsonen izenekin eta bestea erroldatu gabekoen itxaron zerrenda”. Udalak azaldu du izena emandako lagunen kopuruak dagoen plaza kopurua gainditzen badu zozketa egingo dela. Zozketa ekainaren 7an egingo dute.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak