→Ugao

Udaludo eta Mirabatxo udalekuen azken asteko dirua itzuliko du Ugaoko Udalak

Ingurumen jarduerak // Ugaoko Gaztelekua

Covid-19ak Ugaoko Udaludo eta Mirabatxo udalekuetako azken astea (uztailaren 20tik 24ra bitartekoa) bertan behera uztera behartu du. Aurten 67 haurrek parte hartu dute udako jarduera hauetan, baina aste bateko faltan, birusak udalekuak bertan behera uztea eragin du. “Galdutako azken aste honen dirua itzuliko zaie gurasoei”, azaldu du Ugaoko Udalak, “eta begiraleek adostutako soldata osoa jasoko dute, tarte horretan bestelako funtzio batzuk burutzen egongo dira-eta”. Aurten guztira hamar monitore jardun dute lanean udalekuetan: zortzi begirale eta koordinatzaile bi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak