→Ugao

Ugaoko jaietarako kartel-lehiaketa martxan jarri dute

Ugaoko Udiarragako Amabirgineko jaietarako kartel-lehiaketa martxan jarri du kultur etxeak eta herritarrek ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak Jane jauregian

Ugaoko jaiak, 2019an // Geuria

Ugaoko Udiarragako Amabirgineko jaietarako kartel-lehiaketa martxan jarri du kultur etxeak eta herritarrek ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren lanak Jane jauregian (13:00ak arte).

Sari bi banatuko dituzte, egileen adinaren arabera sailkatutakoak: A saileko lehen saria, 15 urte baino gutxiago duten egileentzakoa, marrazketarako materiala izango da. B saileko lehen saria, 15 urtetik gorakoentzakoa, 500 euroko saria izango da.

Lanen aurkezpena

Kartelek 70zmko altuera eta 50zmko zabalera izan behar dute eta “Ugaoko Jaiak 2022” testua agertu behar da. Gainera, berdintasunaren aldeko planteamendua islatzea “behar-beharrezkoa” dela azpimarratu dute Ugaoko Udaletik. Horrez gainera, Ugaoko jaietako berezitasunen bat, “ohikoa den ezer” agertu behar dela gehitu dute Udaletik: “Kartela egiteko edozein teknika erabili ahal izango dute egileek: marrazkiak, argazkiak, collagea…”

Lehiaketako oinarriak Jane jauregian bertan eta Ugaoko Udaleko webgunean zehaztuta daude eta lanak Jane jauregian aurkeztu beharko dira 10:00etatik 13:00ak arte. Jai batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia eta garaileen izenak uztailaren 5ean iragarriko dituzte. Egun horretan sari-banaketa egingo del lekua eta eguna zehaztuko dute ere.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak