→Ugao

Ugaok 1.600 Ugaobono aterako ditu abenduan tokiko ekonomia bultzatzeko

Ugaoko Udalak bonu kanpaina abiaraziko du azaroaren 29tik abenduaren 31ra 1.600 Ugaobono kaleratuz, tokiko ekonomia bultzatzeko helburuarekin.

Herritar bat, erosketekin // Geuria

Ugaoko Udalak bonu kanpaina abiaraziko du azaroaren 29tik abenduaren 31ra 1.600 Ugaobono kaleratuz, tokiko ekonomia bultzatzeko helburuarekin. Urtero egiten den bezalaxe, Ugaobonoak udalerriko saltokietan kontsumitzeko txartelak ditugu (kanpainari atxikitutako establezimenduetan, erakusleihoan identifikazio-kartela izanik), eta aurten 15.000 euro bideratu ditu Udalak kanpainaren aktibaziorako.

Bonu mota bi egongo dira eskuragarri: 30 euroko balioko bonua eta 15 eurokoa. Guztira 30 euroko baliodun 1.250 euro prestatu ditu Udalak aurten, eta euren prezioa 20 eurokoa da. 15 euroko baliodun bonuen kasuan, 350 euro aterako dituzte, euren prezioa 10 eurokoa izanik. “Erosketetan %33 aurreztuko dute ugaotarrek”, azaldu du Udalak. “Hurbileko merkataritzak garrantzi handia du udalerriko eragile ekonomiko eta sozial gisa eta orain, inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du udalerriko establezimenduetan erosketak egiteak. Pandemiak gogor kolpatutako sektoreko profesionalei laguntzea du xede kanpainak, eta era berean, herritar eta bisitariek %33 aurreztu ahal izango dute beraien erosketetan”, azaldu du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak.

Nork eta nola

Bonuak 18 urtetik gorako ugaotarrentzat prestatu dituzte, herritar bakoitzak, NANa aurkeztuz txartel bi erosteko eskubidea izanik. Ugaotar bakoitzak gehienez NAN bi aurkeztu ahal izango dituela iragarri du Udalak. Bonuak 2021eko abenduaren 1etik 31ra erabili ahal izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak