→Ugao

Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateak Ukrainarako laguntza-kanpaina prestatu du Ugao eta Zeberion

Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetza elkarteak eta Nerboio-Ibaizabal mankomunitateak Ukrainako populazio zibilarentzako beharrezkoak diren materialak biltzeko kanpaina abiarazi du astelehen eta eguenean 09:30etatik 11:00etara, eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00ak arte

Ukrainako errefuxiatuen autobusa, Bilbondon // Geuria

Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetza elkarteak eta Nerboio-Ibaizabal mankomunitateak Ukrainako populazio zibilarentzako beharrezkoak diren materialak biltzeko kanpaina abiarazi du astelehen eta eguenean 09:30etatik 11:00etara, eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00ak arte. Partikular batek egitasmo horretarako Ugaoko Usila industrialguneko 1. kaleko 6. pabilioia eskuragarri jarri du, Carrocerías Laugaoren parean).

Zeberion ere

Ugaon ez ezik, interesdunek materiala Zeberioko udaletxean laga dezakete 08:00etatik 15:00k arte eta langileek Usilara eroango dute. Honako materiala utzi daiteke:

  • Umetxoentzako janaria
  • Latetan gordetako janaria
  • Osasun-materiala, botikak
  • Pilak, kandelak, kanpain-gasak, ura edangarri bihurtzeko pastillak
  • Higienerako produktuak

Zeberioko Udalak azaldu du momentu honetan ez dela beharrezkoa pixoihalik eta arroparik ematea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak