→Ugao

Unai Mateos ugaotarrak Power Bike Race Espainiako Ultramaratoi txapelketa irabazi du

Unai Mateosek (Ugao, 1999) Espainiako Ultramaratoi Sub23 txapelketako lehen postua eskuratu zuen pasa den urriaren 23an, Leonen: “Urte askotan saihatzen egon ostean eguna heldu da azkenik!”, azaldu du kirolari gazteak sare sozialetan.

Unai Mateos // Utzitakoa

Unai Mateosek (Ugao, 1999) Espainiako Ultramaratoi Sub23 txapelketako lehen postua eskuratu zuen pasa den urriaren 23an, Leonen: “Urte askotan saiatu ostean eguna heldu da!”, azaldu du kirolari gazteak sare sozialetan.

Garaipen honekin lau dira guztira aurten irabazitakoak: Euskadiko Sub23 XCO (lehen postua), Euskadiko Sub23 XCM (lehen postua), Espainiako Sub23 XCM (hirugarren postua) eta Espainiako Sub23 XCUM (lehen postua).

“Sakrifizio izugarria izan da: ia egunero entrenamendu saioak izan ditut eta berebizikoa izan da lan egin eta behar bezala atseden hartzea. Horrek esan nahi du, besteak beste, ez dudala inolako parrandarik bota”, azaldu digu Mateosek. “Baina emaitza ikustean, benetan merezi izan du hainbeste lan egiteak. Oso pozik nago eskuratutako emaitza honegaz”.

Joan den irailaren hasieran Espainiako maratoian hirugarren postua eskuratu zuen Unaik, eta irabazi berri duen desiratutako ultramaratoiaz mintzatu zen Geuria komunikabideagaz: “Ezin naiz azken emaitza honekin konformatu eta XCM ultramaratoia inoiz baino gogotsuago prestatuko dut”.

Unai, podiumean // Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak