→Ugao

Hirugarren postua eskuratu du Unai Mateos ugaotarrak Espainiako Maratoian

Unai Mateosek (Ugao, 1999) brontzezko domina irabazi du Espainiako XCM txapelketan: “Aurreko urteetan irabazteko ahaleginak egin banituen ere, arrazoi batengatik edo beste batengatik ezin izan nuen lortu: zorte kontuagatik, bizikletatik erori nintzelako edota egun txarra izan nuelako”

Eskuman, Unai, brontzezko dominarekin // Instagram: Unai Mateos

Unai Mateosek (Ugao, 1999) brontzezko domina irabazi du Espainiako XCM txapelketan: “Aurreko urteetan irabazteko ahaleginak egin banituen ere, arrazoi batengatik edo beste batengatik ezin izan nuen lortu: zorte kontuagatik, bizikletatik erori nintzelako edota egun txarra izan nuelako”, azaldu du kirolariak. Oraingo honetan hobeto prestatzeko aukera izan du kirolariak, asteburuetan arrabolan zein mendira joanez eta azken honetan “lasterketa ona atera zitzaiola” kontatu dio Geuriari. “Banekien ezer irabazteko aukerak izan banituela. Hala ere, emaitza ikusi nuenean ezin nuen sinetsi”.

Ugaotarrak 90 kilometroko ibilbidea osatu zuen Lalinen (Galizia), 2.950 metroko desnibelarekin. Lasterketa lau ordu eta 23 minututan bukatu zuen. Profesioa baino, txirrindularitza zaletasuna duela dio 22 urteko bizikleta mekanikari gazteak eta lana eta pasioa uztartzea oso posiblea dela azaldu du, “maite duzun hori egiteko tartea beti topa daitekeelako”. Kategoria guztietan aritu bada ere, txirrindulariaren gogokoena XCM edo Maratoiena da eta Unairen hurrengo erronka Leonen dago: bertan hilabete eta erdi barru Estatu mailako XCM ultramaratoian parte hartuko du: “Ezin naiz azken emaitza honekin konformatu eta XCM ultramaratoia inoiz baino gogotsuago prestatuko dut”.

Unai Mateos: “Ahal dudan guztietan erabiltzen dut bizikleta eguneroko bizitzan”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak