Datorren maiatzaren 21ean ‘Ugao Azoka’ izeneko dantza-ikuskizuna prestatu du Ugaoko Zirimiri Dantza Taldeak Beti Alai eta Massi tabernen babesagaz, 19:00etan. Ugaoko ‘Apirileko azoka’ propio honetan bospa-sei dantza egingo dituzte Zirimiri taldeko emakumeek eliza ondoko taberna bietan, sevillanak eta fandangoak gehienak. Bi urteko geldialdiaren ostean gogotsu dabiltza Ugaoko elkarteko kideak kalera irten eta dantza egiteko.
“Jendea gurekin dantza egitera animatuko dugu”, azaldu dio Isabel Ordóñez kideak GEURIA komunikabideari. Dantza egiteaz gainera, Beti Alai eta Massi tabernetan rebujitoak, olibak eta andaluziako azoketako janaria prestatuko dituzte.

Zirimikoak, Ugaoko dantza-erakustaldi batean // Zirimiri dantza taldea
Isa Ordóñez eta Inma Vera (Zirimiri dantza taldea): “Euskal dantzekin fusioa ere egin dugu”
