→Ugao

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Ugaok elkarretaratzea deitu du Herriaren Enparantzan

Elkarretaratzea Basaurin, 2019ko A-25ean // Geuria

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea deitu du Ugaoko Udalak 12:30ean, Herriaren Enparantzan. Udalak, egungo egoera soziosanitarioa dela eta, gonbidapena luzatu dio institutuari eta bertan klase bakoitzeko ordezkariak batuko dira hitzordu horretan. Azaroaren 20tik udaletxeko fatxada argiztapen morearekin atondo dute eta hilaren 30era arte mantenduko dira.

Bestalde, egunean zehar XIII. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izeneko marrazki-lehiaketako sariak banatuko dira. Aurtengo lehiaketa era birtualean antolatutakoa izan da, osasun krisia dela eta marrazkien argazkiak e-postaz eta instagramen mezuen bidez bidali baitira. Irabazleak gaur bertan iragarriko dira interneten.

Berdintasun tailerrak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ildotik tailer espezifikoak antolatu dira herrian: Gaztelekuan Ligoteo Sano tailerra prestatu dute azaroaren 28an “Nola atzeman ditzaket nire muga pertsonalak? Nola erlazionatu gaitezke enpatiatik abiatuz? Ezetza kudeatzen ikasi. Ligatzea dibertigarria da gure mugak eta besteenak errespetatzen baditugu!” izenburuarekin. Tailerra Jane Jauregian antolatuko dute eta txanda bi izango ditu: 18:00etatik 19:15etara artekoa eta 19:30etatik 20:45ra artekoa. Informazio gehiago behar izatekotan, deitu Jane Jauregiko telefono zenbakira: 946 48 07 04.

Bestalde, genero-indarkeria prebenitzeko sentsibilizazio-tailerrak prestatuko dituzte abenduan zehar Ugaoko institutuan, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutakoak. Helburu nagusia indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzea eta nerabezaroan emakumeen aurkako edozein indarkeria mota prebenitzea da. Hortik abiatuta sexismoaren, matxismoaren eta genero indarkeriaren aurkako borroka oinarrizko balioa gisa sartzea, nortasun propio,positibo, ez-sexista eta indarkeriaren aurkakoa eraikitzen laguntzea eta azkenik giza eskubideak, errespetua eta tolerantzia sustatzeko bide gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen bestelako helburuak ditu tailerrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak