→Ugao

Ugaok Emakume Ekoizleen Azoka, erakusketa eta tailerrak antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko egunaren inguruan

Ugaoko Udalak hainbat jarduera prestatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunari begira martxoaren 6tik 8ra eta azoka, aisialdiko ikastaroetan egindako lanen erakusketa eta hainbat tailer prestatu dituzte herrian

Elkarretaratzea, Herriaren plazan, 2021ean // Utzitakoa

Ugaoko Udalak hainbat jarduera prestatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunari begira martxoaren 6tik 8ra eta azoka, aisialdiko ikastaroetan egindako lanen erakusketa eta hainbat tailer prestatu dituzte herrian.

Martxoaren 6an, domeka, Emakume Ekoizleen XXII. Nekazaritza Azoka prestatu dute 10:00etatik 14:00ak arte Herriaren Enparantzan. Egun eta ordu berean, 2022ko aisialdi ikastaroetan ikasleek egindako sorkuntzen erakusketa prestatu du Udaleko Berdintasun sailak, Jane Jauregiko beheko solairuan. Bertan ikusi ahal izango dira ebaketa eta jantzigintza, eskulanak, jostura sortzailea (Patchwork deritzona), larruaren artisautza, marrazketa eta orratz tailerretan egin dituzten lanak.

2021eko Emakume Ekoizleen Azoka // Geuria

Tailerrei dagokienez, martxoaren 7an Hilekoari buruzko sentsibilizazio-tailerra prestatu du Gaztelekuak eta Gazteria Arloak Ara! Gorputz elkarteak Ugaoko emakume gazteentzat. Tailer horri beste bi gehitu behar zaizkio: Maskulinitate eta feminitateen tailerra, feminismotik eta Indarkeria matxista prebenitzeko tailerra. Saio biak institutuan prestatuko dituzte, eta data zehazteke daude oraindik.

Martxoaren 8an, urtero bezalaxe, M8aren aldeko kontzentrazio instituzionala antolatu dute Hertriaren Enparantzan, 12:00etan.

Iragarritako programazioari Mirabatxo Kluba, Ludoteka eta Gaztelekuaren bezalako topaguneetatik sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduera paraleloak egingo dituzte martxo osoan zehar.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak