→Ugao

Ugaoko ‘Emakume Ekoizleen 21. Nekazaritza Azoka’k formatu berezia izango du igandean

Azokaren helburua lehen sektorean emakumeek jokatu duten eta oraindik ere jokatzen duten papera ezagutzera ematea da, baserrian zein baserritik kanpo egindako lana eta balioa goraipatuz. Guztira 17 postu jarriko dituzte Herriaren Enparantzan, landa gunean genero-ikuspuntua sartzeak duen garrantzia ikusaraziz eta emakume ekoizleei ematen zaien laguntza handituz: sustapen ekonomikoa, prestakuntza eta enplegua sortuz.

Ugaoko Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka, 2018an // Geuria

Emakumearen Nazioarteko Eguneko markoaren barruan kokatutakoa, aurten ere Ugaoko Emakume Ekoizleen Nakazaritza Azoka antolatu dute Ugaoko udaletxeko plazan Gorbeialdea Landa Garapenerako Elkartearekin batera, martxoaren 7an, 10:00etatik 14:00ak arte. Azokaren helburua lehen sektorean emakumeek jokatu duten eta oraindik ere jokatzen duten papera ezagutzera ematea da, baserrian zein baserritik kanpo egindako lana eta balioa goraipatuz. Guztira 17 postu jarriko dituzte Herriaren Enparantzan, landa gunean genero-ikuspuntua sartzeak duen garrantzia ikusaraziz eta emakume ekoizleei ematen zaien laguntza handituz: sustapen ekonomikoa, prestakuntza eta enplegua sortuz.

Ugaoko Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka, 2018an // Geuria

Koronabirusak eragindako egoera epidemiologikoa dela eta, aurtengo azokak ez du betiko formatua errepikatuko eta higiene eta segurtasun neurriak beteko direla iragarri du Udalak: “Begibistakoak diren arraoziak direla eta, aurten ezin izango dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna aurreko urteetan bezala ospatu. Oraindik ere, egoera epidemiologikoa larria da, hortaz, azken hilabeteotako zuhurtziari eta erantzukizunari eutsi behar diogu. Hala ere, Udaletik berdintasunaren aldeko bidezko aldarrikapen hori babesten jarraitzea ezinbestekoa dela uste dugu, hori dela eta, beraz, ekimen alternatiboa antolatu dugu”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak. Udalak gehitu du ez dela komenigarria kontzentraziorik egitea.

Horretarako, Gorbeialdeko ADRrekin elkarlanean kontingentzia plana osatu dute eta ekitaldiko edukiera kontrolatuko da, hidrogel banagailuak ipiniko dira eta segurtasun tarteak errespetatuko direla iragarri du Udalak. Aurten, berrikuntza bezala, merkatarien, ikasleen, institutuko langileen eta herritarren argazkiz apaindutako 1,50×1,50 metroko lau collage jarriko dira enparantzan bertan. Collage hauek sortzeko herriko eragile, elkarte eta bizilagunen laguntza izan du Udalak.

Ugaoko Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azoka, 2018an // Geuria

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak