→Ugao

Ugaoko Emakume Ekoizleen Azokako produktuek herritarrak batu dituzte

Martxoaren 8aren bezperan Koronabirusak baldintzatutako ekitaldi berezia antolatu zuten Ugaon Udalak eta Gorbeialde elkarteak: Emakume Ekoizleen Azokaren XXI. edizioa. Ekitaldia Herriaren Enparantzan prestatu zuten, 10:00etatik 14:00ak arte, eta egunak aurrera egin ahala herriko auzotarrak kalera irten ziren, azoka girora.

Erosketak, azokan // Geuria

Jendea, erosketak egiten // Geuria

Zeberioko saltsak // Geuria

Gorbeialdeko postuak // Geuria

Merkatariak eta bezeroak // Geuria

Bertako postuen artean Galdakaoko Oihane Ojanguren (Erdikoetxe Txakolina) eta Orozkoko Teresa Petralanda (Adaroko Pastelak) nekazarien produktuak ikusi eta erosi ahal izan ziren, besteak beste, edukiera kontrolatutako ekitaldi batean. “10:00etan hasi gara eta egia esan jende nahikotxu etorri da”, azaldu zuen Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak. “Lehenengo orduetan beti jende gutxiago egon ohi da baina ondoren jende nahikotxo gehitu da eta eskertzekoa da, postuetan dauden emakumeek gure laguntza behar dutelako”. Azokako sarrera eta irteera kontrolatu ziren eta gela eman zitzaien bertara hurreratu nahi izan ziren herritarrei, noranzko bakarreko ibilbideko azokan.

Herritarrak, argazkietako jendea identifikatzen // Geuria

Herritarren panelak

Nekazaritzako postuez gainera, herriko merkatarien, ikasleen, institutuko langileen eta herritarren argazkiez jositako lau panel jarri zituzten udaletxe aurrean, eta jendeak horien artean euren burua edota lagunen edo senideen aurpegiak topatzeko aukera izan dute.

Herritarrak, panelen aurretik paseatzen // Geuria

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak