→Ugao

Ugaoko eskolako karpa guztiz apurtu dute asteburuan

Gaur goizean Ugaoko eskolako patioan kokatutako karpa zuloz beteta agertu da

Zulatutako karpa // Ekaitz Mentxaka

Gaur goizean Ugaoko eskolako patioan kokatutako karpa zuloz beteta agertu da: “Pasa den hilabetean karpa bi jarri genituen patioan eta egun batzutara horietako bat lurrean agertu zen”, azaldu du Ekaitz Mentxaka alkateak. “Egiturako hodi batzuen torlojuak kendu eta hainbat pieza ostu zituzten”. Udaleko brigadek kaltetutako karpa nolabait konpondu ahal izan zuten, baina duela egun batzuetan izandako haizeak behin betikoz apurtu zuen.

Umeak, karpa barik

Asteburu honetan, onik geratzen zen karparen aurka egin dute, eta leihoak simulatzen dituzten plastikozkoak zulatu dituzte. “Lehen karpako estalkia ondo dago eta horixe erabiliko dugu guztiz apurtuta utzi duten estalkia ordezkatzeko”, azaldu du Mentxakak. Ia hilabete baino ez dute iraun 3.000 euroko inbertsioko karpak, Udalak, eskolaren eskakizunez, umeen babeserako eta ongizaterako jarritakoak: Lotsagarria batzuen jarrera eta dibertitzeko era!” adierazi du Ugaoko alkateak sare sozialetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak