→Ugao

Herri mugimenduek elkarretaratzea deitu dute Ugaon, atzoko lan-heriotza salatzeko

ugao udaletxea eliza

Atzo Ugaoko Usila auzoan gertatutako lan istripuaren egoera zalatzeko helburuarekin, herri mugimenduek elkarretaratzera deitu dute sareetan zehar elkarbanatu duten mezu baten bidez: “Prekarietateak 51 urteko langile bat hil zuen atzo Ugaon. 2021 urtean Euskal Herrian jada 7 langile hil dira lanean. Hau salatzeko, gaur otsailak 18, elkarretartzea Ugaoko Herriko Plazan, 18:30ean”.

Elkarretaratzea Ugaoko Herriko Plazan antolatuko dute, 18:30ean // Geuria

Atzo Ugaoko Usila auzoan gertatutako lan-istripuaren egoera salatzeko helburuarekin, herri mugimenduek elkarretaratzera deitu dute sareetan zehar elkarbanatu duten mezu baten bidez: “Prekarietateak 51 urteko langile bat hil zuen atzo Ugaon. 2021 urtean Euskal Herrian jada 7 langile hil dira lanean. Hau salatzeko, gaur otsailak 18, elkarretartzea Ugaoko Herriko Plazan, 18:30ean“. Ugaoko Udalak ezbeharraren inguruko adierazpen instiuzionala iragarri du gaur bertan, hildako langileen senide, lankide eta lagunei elkartasuna helaraziz: “Ugaoko Udalak, aho batez, atsekabez hartu du pertsona baten lan- istripuaren ondoriozko heriotza, Ugaon lanean ari zela ezbeharra izan eta gero. Udal honek elkartasuna helarazi nahi die langilearen senideei, lankideei eta lagunei”. Aldi berean, Osalan Euskadiko lan-agintaritzari eskatu dio “beharrezko bitarteko guztiak erabil ditzala gertatutakoa argitu eta hartu beharreko neurriak hartzeko”.

Adierazpen instituzionalean Udalak goraipatu du lan osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea ezinbestekoa dela, lan-arriskuak ekiditeko segurtasun neurriak betetzearekin batera: “Berriro azpimarratu nahi dugu behar-beharrezkoa dela langileen osasuna eta segurtasuna babesteko neurriak bermatzea eta enpresa, administrazio eta langileen ordezko eragile guztiak zeregin horretan gehiago inplikatzea”.

Lan-istripu hilgarria

Ezbeharra atzo gertatu zen, 16:00ak aldera, Ugaoko Usila auzoan. 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu zen zuhaitz batek azpian harrapatuta zuhaitzen inausketa eta garbiketa lanak egiten ari zela. Segurtasun Sailak azaldu zuen larrialdi-zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu zirela eta gizona suspertzen saiatu baziren ere bertan zendu zela: “Gaur jakin dugu gure udalerrian langile bat hil dela bere eginkizunak betetzen ari zela. Inoiz gertatu behar ez lukeen zoritxarra. Nire doluminak senide eta lagunei. Goian bego”, adierazi zuen Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak sare sozialetan elkarbanatutako mezu batean. EH Bildu Ugaok ere doluminak eman zizkion hildakoaren familia eta lankideei: “Gure elkartasuna agertu nahi diegu hildako langilearen senide eta lankideei”, adierazi dute sare sozialetan.

Lan-istripua gertatu zen zonaldea, SOS Deiak-en arabera // Google Maps

Langile bat hil egin da Ugaon zuhaitz batek harrapatuta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak