→Ugao

Ugaoko iazko Olentzeroren bideoa proiektatuko dute pantaila erraldoian, urteroko ikuskizuna bertan behera gelditu ostean

Olentzero, 2018ko ikuskizunean / Artxiboko argazkia

Jende pilaketak ekiditeko helburuarekin, aurtengo Olentzeroren ikuskizuna bertan behera utziko dute. Horren ordez, iazko Olentzeroaren bideoa proiektatuko dute abenduaren 24an, institutuko pistan jarriko duten pantaila erraldoi batean, 18:00etan. Proiekzioaren momentuan izaki mitologikoak agertuko dira inguruetatik paseoa emanez eta amaiaeran Olentzero bera ere agertuko da jendaurrean, Etorki dantza taldeko 12 dantzarirekin lagunduta. Udalak azaldu du Olentzerok agerpena egin ostean publikoa agurtu eta joan egingo dela.

Bestelako jarduerak
Sarea abesbatzak eta Sarea Txikiren ikuskizuna bertan behera gelditu badira ere, hilaren 19an, Diego de Amezua XV. organo jaialdiko Bizkaiko Hotsak gabonetako musikaldia egingo dute San Bartolome elizan, 19:00etan, Gabonetako Musikaldiaren 24. edizioan.
Kontzertu honetako protagonista nagusiak Patxi García Garmilla organista, Susana Zabaco J.C Arriagako kantu irakaslea eta sopranoa eta Emili Castelo-Branco tronpetista, izango dira eta Bizkaiko Organoaren Lagunen Elkarteak antolatutako kontzertu honek osasun neurri guztiak beteko ditu.
Ugaoko organua elementu patrimoniala dugu, 1962. urtekoa. Instrumentu honek teklatu bi dauzka eta O.E.S.A etxeak egin zuen, Buen Pastor katedraleko organoen eta Errege Antzokiko organoen egile bera.
Proiekziora eta kontzertura joateko interesa dutenek izena eman beharko dute 94 648 07 04 telefonoan edota kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak