→Ugao

Ugaoko San Bartolomeak ere, bertan behera

Ugaoko jaiak, 2019 // Geuria

Udalak San Bartolomeak bertan behera uzteko erabakia hartu du, Udiarragako Ama Birjinaren jaiekin egin zuen era beretsuan. “Nahitaez hartu beharreko erabakia izan da, erantzukizunagatik eta herritarren segurtasunagatik, guztion bizitza, Ugaoko familia eta oro har gizartea kolpatu duen koronabirusaren krisiaren ondoriozko osasun-murrizketaren testuinguruan”, azaldu du Udalak. Horren haritik, Ugaoko udaletxetik herritar guztiei gogoratu zaie arduraz jokatu behar dela, osasun agintariek ezarritako segurtasun neurriak behar bezala errespetatuz.

 

2021erako zereginak

Irailaren 6, 7, 8, 11, 12, 13 eta 14an ospatu behar ziren herriko jaiak, baina bai Jai Batzordeak zein Udalak, berauek bertan behera uztea erabaki dute, jaiak eta bestelako ospakizunak 2021erako utziz. “Udalak, administrazio publikoek orokorrean eta toki-erakundeek ekitaldi jendetsuak saihetsi behar ditugu, gure auzotarren eta jaietan Ugaora hurbildu zitekeen jendearen osasuna bermatuz. Tamalez, azken asteetan koronabirusaren berragertze kasuak ikusi ditugu Euskadin eta baita Estatu mailan ere. Egoera ez da batere mesedegarria eta ezin dezakegu orain arte lortutakoa pikutara bidali. Erne egon behar gara”, adierazi zuen Ekaitz Mentxaka alkateak pasa den uztailean.

 

Javi Landeta, Hiru Hodietako Iturrian bolari bira emanez 2018an // Geuria

Udalak 100.000 euro inguru inbertitzen ditu jaietan urtero, herria egun batzuetan kolorez janzteko: kalejirak, dantzak, kontzertuak, umeentzako parkeak, lehiaketakpregoiaren irakurketa, txupinazoa, jaietako azken asteleheneko babarrun-jana eta Hiru Hodietako Iturriaren bolari birak ematearen ohitura ahaztu barik. Pasa den uztailean Udalak adierazi zuen gizarte-eragileekin elkarlanean arituko dela hurrengo urteko jaiak ahaztezinak izan daitezen.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak