Apirilaren 8an, ostiralez, Ugao-Miraballesko Zuhaitz Eguna antolatu dute Ingumen Sailak, Historia Ezagutzeko Zentroak eta Aitama Guraso Elkarteak.
Jarduera 16:30ean hasiko da Herriaren enparantzan eta bertan umeentzako tailerrak eta Nik zuhaitzak zaintzen ditut photocalla izango dira. Ondoren, 18:00ak aldera zuhaitz landaketa burutuko dute eta ibilbide gidatua egongo da.
Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Jane Jauregian apirilaren 7a baino lehen.
