→Ugao

Hamar saltokik parte hartuko dute Ugaoko Hurbileko Produktuen Merkatuan

Azoka / Ugaoko Udala

Larunbat honetan, irailaren 26an, nekazaritzako elikagaien inguruko Hurbileko Produktuen Merkatua antolatuko du Udalak Gorbeialde LGAren laguntzarekin, koronabirusak gehien zigortu duen tokiko nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzeko. Bertan tokian tokiko hamar postu euren produktuak saltzen egongo dira: Orozkoko Urigoiti baserriko txorizoak, Igorreko Urtza frutak eta barazkiak, Zeberioko Aitor Azkuetaren ardi gaztak edota Artesako ogiak eta fruitu ekologikoak, Ugaoko Esnetik-en gazta eta esneak…

 

Errealitate berrira moldatuta

Konfinamendu garaian, lehen sektoreak kalte handiak jaso dituela jakinarazi du Udalak, ostalaritza-saltoki ugari itxiz eta jai-izaerako azokak bertan behera utziz, diru sarrerak era nabarmenean murriztuz: “Merkatu honen bidez, tokiko produktuen kalitatea eta bikaintasuna eta gure inguruko ekoizleen lan ona goraipatu nahi ditugu. Ahal den neurrian lagundu nahi diegu beren jarduera berreskuratzen eta berriro ekiten. Beraz, ugaotar eta bisitari guztiak azokara hurbildu eta gurea kontsumitzera animatzen ditugu” adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Lehen sektoreko hainbat negozio errealitate berrira moldatu direla adierazi du Udalak, etxez etxeko entregak eginez eta bertako kalitate handiko produktuak interneten bidez salduz: “Gorbeialde LGAk hurbileko merkatuak antolatzea erraztea nahi du, ekoizle horien garrantzia aitortzeko eta, era berean, orain arte izan duten eta edukiko duten salmenta-galtzea azokak kentzeagatik ahal den neurrian arinduko duten diru-sarrerak lortzeko aukera emango zaie, beti osasun-segurtasunetik abiatuta eta erosleen eta saltzaileen segurtasuna bermatuko duten zenbait arau aplikatuta”, adierazi du irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Ekitaldiak 11:00etatik 14:00ak arteko iraupena izango du Elkartasuna kalean eta segurtasun neurri zorrotzak jarraituko ditu:

  • Ekoizle bakoitzari lanpostua esleitu aurretik, merkatuaren esparruan egon eta berehala ekoizleak antolatzaileari adierazi beharko dio ez daukala sukarriz ez eta Covid-19aren sintomarik
  • Mahaiak lixiba diluituarekin desinfektatuko dira, osasun jarraibideen arabera
  • Salmenta-espazioaren perimetroa egingo da zinta balizatzailearekin
  • Postuek 1,5metroko gutxieneko distantziak gordeko dituzte euren artean eta baita saltzaile eta bezeroen artean
  • Eskularruak, maskarak eta gela eskuragarri egongo dira bezeroentzat
  • Postu bakoitzak saltzaile bakarra izango du
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak