→Ugao

Victor Sarriugartek Udiarragako Ama Birginaren koadro bat oparitu dio Ugaori

Ekaitz Mentxaka eta Victor Sarriugarte // Ugaoko Udala

Sarriugarte margolari basauriarraren irudia Udiarragako Ama Birjina Kofradiak 2014. urtean, Udalaren beraren laguntzarekin eta bi arkeologoren lan zientifikoarekin, horietako bat Mari Jose Sagarduy ugaotarra, egin zuen indusketaren zenefako paisaia da. “Víctor Sarriugarte basauritar margolari ezagunak Ugao-Miraballesko Udalari Udiarraga auzoan margotutako koadro bat eman dio dohaintzan. Bertan, duela urte batzuk, indusketa bat egin zen, jatorrizko izen bereko baseliza izan zitekeenaren aztarnak aurkitzeko. Koadroa Udaletxeko lehentasunezko leku batean kokatuta dago. Eskerrik asko Victor, gure hiribildu maiteari egindako opari zoragarriagatik“, azaldu du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak sare sozialetan. Margolana Ugaoko udaletxeko lehen solairuan dago gaur egun, bulego teknikoa eta administrazio-bulego zein herritarrei arreta emateko bulegoaren arteko horman kokatuta dago, igogailutik irtetean, aurrez aurre.

2014an, Udiarragako indusketa-lanak egiten ari zirelarik, Sarriugarte Iñaki García Uriberekin harremanetan jarri zen auzoko lur azpian aurkitu ziren  tenpluaren hondarrei argazkiak egiteko. Horietan oinarrituta, dimentsio handiko 1,63 x 1,15 metroko koadro biz osatutako erakusketa antolatu zuen Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean: bata Udiarragako ermitarena, eta bestea, Bediako baserri batena.

Koronabirusak eragindako pandemia hasi baino lehen, Iñaki García Uribe berak erakusketa txikia antolatu zuen Ugaoko estankoan, 14 hilabetetan zehar. Erakusketa amaitu ostean, Sarriugartek koadro bakoitza dagokion herriko Udalari oparitzea erabaki zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak