→Ugao

Ugaok zuhurtzia eskatu die herritarrei, Udiarragako jairik ospatuko ez dela gogoratuz

Ugaoko jaiak, 2016 // Geuria

Udala sortzen duten Eaj eta EH Bildu alderdiek bat egin dute Ugaoko herritarrei tentuz jokatzea eskatuz, aurtengo Udiarraga Amabirjinaren jaiak ospatuko ez direla gogoratuz, Covid-19aren hedapena saihesteko. Erabakia duela hilabete batzuk hartuta egon arren, Udalak azpimarratu du 2020ko lehentasun nagusia Covid-19aren hedapena ekiditea dela, azken boladan jasan diren kutsadura kasuak eta hildakoak kontuan izanik: “Bizitzen ari garen testuinguru hau ikusita, ez da garairik onena inolako jairik ospatzeko ez eta herri-partaidetza bultzazen duen inolako ekitaldirik antolatzeko”. Horregatik norbanako zein talde-mailako erantzukizuna eskatzen dugu edozein ospakizun kolektibo, publiko zein pribatu, antolatzea ekiditea eskatu die Udalak herritarrei. Aurten ez da jairik egongo“, argitu du Udalak. “Osasuna jokoan dago, eta jaiak ospatzea baino hobe genuke elkarren artean zaindu eta solidaritatez, errespetuz eta erantzukizunez jokatzea. Herriak bat egin behar du pandemia honi aurre egiteko”.

Alderdi politiko biek aitortu dute jaiak bertan behera uztearen erabakia hartzea zaila izan dela, baina herriak tentuz jokatu behar duela azpimarratu du: “Koronabirusaren aurkako borroka honetan ezin dezakegu atzerapausurik eman, eta elkarrekin batera borrokatuz lortuko dugu datorren urteko jaiak inoiz baino indartsuagoak izatea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak