→Arrigorriaga

Horrela agertu dira Hego Uribeko hainbat parke asteburuko gauen ostean

Garagardo latak, berizazko botilak eta ardo-edukiontziak agertu dira Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkean, larunbateko gautik iganderako goizaldean eta gertakariak eragina izan du sare sozialetan: “Baina hau zer da?” kexatzen kexatu da Twitterreko erabiltzaile bat. “Honela topatu behar doguz Arrigorriagako parkeak eta bankuak domeka goiz danatan? Botiloiak ez al daude debekatuta? Non dagoz udaltzainak eta garbitasun zerbitzua?”. “Benetan lotsagarria!!! Horrela egon behar gara udaltzainak autoarekin herritik paseatzen diren bitartean”, adierazi du beste erabiltzaile batek. Arazo hau ez da Arrigorriagako parkeetara mugatzen soilik; Hego Uribe eskualdera estrapolatu den errealitatea dugu eta hondakinez betetako gune publikoen lekuko izan gara Arrigorriagan, Basaurin eta baita Ugaon ere, azken aste hauetan.

Gero eta sarriagoa da halako argazkiak ikustea sare sozialetan / Facebook / Twitter

Garagardo latak, berizazko botilak eta ardo-edukiontziak agertu dira Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkean, larunbateko gautik iganderako goizaldean eta gertakariak eragina izan du sare sozialetan: “Baina hau zer da?” kexatzen kexatu da Twitterreko erabiltzaile bat. “Honela topatu behar doguz Arrigorriagako parkeak eta bankuak domeka goiz danatan? Botiloiak ez al daude debekatuta? Non dagoz udaltzainak eta garbitasun zerbitzua?”. “Benetan lotsagarria!!! Horrela egon behar gara udaltzainak autoarekin herritik paseatzen diren bitartean”, adierazi du beste erabiltzaile batek. Arazo hau ez da Arrigorriagako parkeetara mugatzen soilik; Hego Uribe eskualdean ematen den errealitatea dugu eta hondakinez betetako gune publikoen lekuko izan gara Arrigorriagan, Basaurin eta baita Ugaon ere, azken aste hauetan.

Ardo-edukiontziak eta poltsak, Arrigorriagako Lehendakari Agirre parkeko banku batean // Twitter

Arrigorriagako Udalak azaldu du konfinamendua hasi zenetik gertatu diren ekintza hauek “ez direla uste bezain arraroak”: “Asteburuetan jende gaztea bereziki elkartu eta parkeetara irteten da, eta ez Lehendakari Agirre parkera soilik, baita Padurako futbol zelaiko aparkalekura edota Abusuko Santa Isabelekora ere“, azaldu du Maria Jesus Acedo Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotziak. Domeketan ez dago garbiketa-zerbitzurik Arrigorriagan: “Larunbatean botatzen diren zabor horiek ez dira asteleheneko lehen ordura arte batzen eta larunbatean sortzen den zaborra normalean sortzen dena baino handiagoa denean arin atzematen da”. Zinegotziak azaldu du Hego Uribeko herri guztietan azaltzen ari direla botilioien inguruko arazo hauek.

Hondakinak, Basauriko askaldegi batean // Twitter

Eskualdean, antzeko egoera

Arrigorriagan ez ezik, Hego Uribeko bestelako lekuetan, Basaurin esaterako, ikusi ditugu hondakinez betetako gune publikoak: parkeak, bankuak eta aisiguneak batez ere. Ugaon ere antzeko irudiak ikusi ahal izan ditugu Txakurto parkean bertan eta hondakinez inguratutako bankuak ikusi dira otsailean bertan, aldamenean zakarrontzi bat izanik.

Txakurto parkea, Ugaon // Facebook

Arrigorriagako garbiketa-zerbitzua domeketara luzatzeko aukeraz berba egitean, Acedok adierazi du momentuz ez dutela aukera horretan pentsatu: “Pandemia hasi zenetik gertatzen ari diren egoera oso puntualak dira honako hauek; lehen ez ziren horrelako kasurik ikusten. Hala ere, denborak aurrera egin ahala errepikatzen egiten den fenomeoa dela ikusten badugu, erabakiren bat hartu beharko dugu”. Hala ere, Acedok azaldu du astelehenetan 07:00etan martxan jartzen dela garbiketa-zerbitzua eta horrekin batera gune horietan udaltzaingoaren bigilantzia zerbitzua areagotzen ari direla.

Eskualdeko herrietako udaltzainek gertutik bizi izan duten arazoa da honako hau: “Botilioien haritik hainbat prozesu-administratibo zabaldu ditugu, bereziki azken bi asteetan”, azaldu dute Arrigorriagako udaltzaingotik. Azken egunetako isun hauek bereziki jende gazteari jarri dizkietela adierazi dute. “Hala ere, etxeratze-aginduak ezarri baino lehen askoz txarragoa zen egoera”. Udaltzainen hitzetan auzotarren kexa gutxi jasotzen dituzte kontu honegatik, euren lan txandak 22:00ak artekoak direlako eta ordurarte autoetan dabiltzatelako herrian zehar, etxeratze-agindua martxan jartzen den momentura arte.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak