→Zaratamo

Elexaldeko eskolako gas-depositua kentzeko asmoa agertu du Zaratamoko Udalak

Zaratamoko Udalak gas depositua kendu eta horren ordez gas naturalarekin konektatzeko: “Urriaren 28ko Udalbatzan aurrekontuen modifikazioa egingo dugu proiektu bi burutu ahal izateko: lehena Arkotxako kontsultorioa erberritzeko eta gaur egungo gas depositua kentzeko”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak

Gas depositua, Zaratamoko eskolan // Geuria

Zaratamoko Udalak gas depositua kendu eta horren ordez gas naturalarekin konektatzeko: “Urriaren 28ko Udalbatzan aurrekontuen modifikazioa egingo dugu proiektu bi burutu ahal izateko: lehena Arkotxako kontsultorioa erberritzeko eta gaur egungo gas depositua kentzeko“, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak. “Horretarako, Udalak dirua aurrekontuetatik bideratu behar du lizitazioekin eta ostean lanekin hasi ahal izateko“. Data zehaztugabe badago ere, proiektua aurten martxan jartzeko asmoa duela adierazi du Ugarrizak. Gas depositua eskolako fatxadaren aurrean dago gaur egun, metalezko hesi batez inguratuta eta inguruetan erre edo surik egin ezin daitekeela jartzen duten kartelekin.

Proiektu bi horiez gainera, eskolan panel fotovoltaikoak jarriko dituztela azaldu du alkateak, eta datak aurrerago jakinaraziko dituela esan du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak