→Zaratamo

Zaratamok idazkari kontu-hartzaile berria izango du irailean

Irailaren 13an Zaratamoko Udaleko idazkari kontu-hartzaile berria izendatuko dute, zortzi hilabeteko prozesua igaro ostean

Zaratamoko Udaletxea // Geuria

Irailaren 13an Zaratamoko Udaleko idazkari kontu-hartzaile berria izendatuko dute, zortzi hilabeteko prozesua igaro ostean: “Prozesua amaituta 30 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena lanposturako eta horietatik 14k egin zuten azterketa”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak. Idazkari berriak Jose Manuel Garrote Milán idazkari kontu-hartzaile ohiaren funtzioak bete beharko ditu Zaratamoko Udalean. “Izendapena Bizkaiko Foru Aldundiak egin behar du; Udalak ez du eskumenik horretan”, azaldu du Ugarrizak. Hortaz, irailaren 13an izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOEan) argitaratuko dute: “Udalean harrera egin diogun arren, irailaren 20an aurkezpen ofiziala egingo diogu 19:30etako Osoko Bilkuran, zinegotzi guztien aurrean”.

Jose Manuel Garrote Milán idazkari kontu-hartzaile ohia, eskumaldean // Geuria

Prozesuak zortzi hilabeteko iraupena eta problemarik gabekoa izan arren, urte hasieran kezkak sortu zizkion alkateari: “Ordezkoa bilatzeko arazoak daude Euskal Autonomia Erkidego osoan, idazkari kontu-hartzaileak gaikuntza nazionaleko langileak direlako: Estatuak berak izendatzen ditu eta aspalditik ez da postu horretarako oposiziorik egin”, aitortu zuen alkateak, prozesuaren bilakaeraz. “Hautagaia gaztea da eta Zaratamoko Udaletik espero dugu gurekin luzerako geratzea”.

 

Zaratamoko Udaleko Jose Manuel Garrote udal idazkaria erretiratu da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak