→Zaratamo

Zaratamoko Zuloaga enpresako langileek protesta-martxa egingo dute Ugaotik Zeberiora

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek protesta-martxa prestatu dute urriaren 22an, ostirala, Ugaoko Arandia futbol zelaiko aparkalekutik Zeberioko udaletxera. Topaketa 11:00etan antolatu Zaratamoko enpresako langileek.

Langileak, Zaratamoko enpresaren aurrean // ELA Euskal Sindikatua

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek protesta-martxa prestatu dute urriaren 22an, ostirala, Ugaoko Arandia futbol zelaiko aparkalekutik Zeberioko udaletxera. Topaketa 11:00etan antolatu Zaratamoko enpresako langileek. Zeberiora heltzean adierazpenak irakurriko dituzte udaletxearen aurrean. Ugaotik Zeberiorainoko bidea 7 kilometrokoa da eta errepidetik igaroko da protesta.

Zeberioko udaletxea // Geuria

Hitzarmen propioa

Vulcanizados Zuloagako 23 langile 116 egun daramatzate greba mugagabean hitzarmen duin baten alde borrokan. Langileek-hitzarmen propioa djute helburu. Gaur egun Estatuko Kimika Hitzarmena dute eta euren lan baldintzak eta soldata duinak aldarrikatu nahi dituzte. ELA sindikatuaren arabera, “Zuloagako langile askoren soldata 1.050 eurokoa da”.

ELA Euskal Sindikatuak behin baino gehiagotan gogorarazi du Zaratamoko enpresak langileen greba eskubidea urratzen ari dela: “Aktiboan diharduten pertsonak kargu handiagoko enkargatuak eta ofizinetako langileak dira, langile babestuagoak. Aktiboan diharduten langileak greban ari direnen hutsuneak ordezkatzen ari dira“.

Greba mugagabean daudenetik hainbat mobilizazio antolatu dituzte langile kaltetuek: udan zehar elkarretaratzeak egin zituzten Arrigorriagan eta Zeberion, eta irailean Bilboko Gobernu Ordezkaritzako eraikinaren aurrean jarri ziren, euren hitzarmen duina aldarrikatuz.

Vulcanizados Zuloagako langileak, irailean Bilbon egindako elkarretaratzean // ELA Euskal Sindikatua

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak