→Zaratamo

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek lan-baldintzak hobetuko dien hitzarmen propioa dute helburu

Ekainaren 28tik greba mugagabean daude Zaratamoko Vulcanizados Zuloaga S.L. enpresako 23 lagun

Vulcanizados Zuloagako langileak, 2021eko ekainean // ELA

Ekainaren 28tik greba mugagabean daude Zaratamoko Vulcanizados Zuloaga S.L. enpresako 23 lagun. Udatik bueltan, egoeraren berri izateko ELA sindikatuarekin berba egiteko aukera izan du Geuriak: “Vulcanizados Zuloagak muzin egin zien langileen proposamenei eta langileek etengabeko mobilizazioak egin dituzte lantokiaren aurrean”, azaldu dute sindikatutik. ELAren arabera, Vulcanizados Zuloagako langileei kimikoen estatuko hitzarmena ezartzen zaie: “Gaur egungo Estatu mailako hitzarmen honek 1.050 euroko soldatak eta lan-baldintza txarrak dakarzkie enpresako langileei, eta gure proposamena hitzarmen propioa egitea litzateke”.

Vulcanizados Zuloagako langileak, Arrigorriagako udaletxearen aurrean, uztailean // ELA

Sindikatuaren arabera, greba mugagabean dauden langileak 23 dira guztira, hiruzpalau bajan daude eta 10 pertsona lanean dihardute. “Aktiboan diharduten pertsonak kargu handiagoko enkargatuak eta ofizinetako langileak dira, langile babestuagoak. Gainera, ELAk gogoratu du Zaratamoko enpresa “greba eskubidea urratzen ere ari dela, aktiboan diharduten langileak greban ari direnen hutsuneak ordezkatzen ari direlako“.

Sindikatuak azaldu du greban dauden langileak “animatuta” daudela eta Arrigorriaga eta Zeberion udan egindako mobilizazioez gainera ekintza gehiago prestatuko dituztela laster.

Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileek greba mugagabea hasi dute

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak