→Zaratamo

14 ume matrikulatu dituzte aurten Elexaldeko eskolan, iaz baino zortzi gehiago

Guztira 14 haur matrikulatu dituzte aurten Elexaldeko eskola publikoan, Zaratamon, 2020an baino zortzi gehiago

Ikasleak Elexalde eskolako sarreran // Elexaldeko eskola

Guztira 14 haur matrikulatu dituzte aurten Elexaldeko eskola publikoan, Zaratamon, 2020an baino zortzi gehiago: “Aurten poz pozik gaude herrian erroldatutako 17 umeetatik 14 matrikulatu dituztelako eskolan”, adierazi du Iosune Etxeita zuzendariak. Eskolak 101 ume hartzen ditu guztira eta aurtengo matrikulazioaren ondorioz, momentura arte klase bakarrean zeuden bi eta hiru urteko umeen gelak bereizi beharko direla adierazi du Etxeitak: “Ziurrenik gela berri bat prestatu beharko dugu bi urteko umeak alde batean izateko eta hiru urtekoak, bestean”.

Errefortzu-eskola arrakastatsuak

Aurtengo errefortzu-eskolei dagokienez, zuzendariak adierazi du umeek ondo baino hobeto hasi dutela urte berria: “Asistentzia %100ekoa da eta errefortzu-eskolak hasi genituenetik ume bat gehitu dute programan. Errefortzu klaseak hasi genituenean sortu zitzaigun kezka nagusia horixe bera zen: asistentzia, baina ikusi dugu guztiz arrakastatsua izan dela aurtengo ikasturtekoa”. Hortaz, 17 dira guztira klase hauek jasotzen dituzten ikasleak. Errefortzu hauek etxean behar duten laguntza jaso ezin duten umeei zuzenduta dago eta etxekolanen bidez egiten dute lan: “Aurtengo irakasleak Elexaldeko eskolan egin ditu praktikak eta metodologia ondo baino hobeto ezagutzen du”, azaldu zuen Iosunek urte hasieran.

Etxeitak azaldu du haurrak guztiz motibatuta doazela klase osteko eskoletara, eskolatik irten eta 15-20 minutuko atsedenaldian azkaldu ostean. “Arkotxako ikasleak ere poz-pozik datoz furgonetan Elexaldeko eskolara”, azaldu du Iosunek. Garraio zerbitzua Udalaren kontu.

16 ikaslek errefortzu eskolak hasiko dituzte Elexaldeko eskolan, asteartean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak