→Zaratamo

16 ikaslek errefortzu eskolak hasiko dituzte Elexaldeko eskolan, asteartean

Elexaldeko eskolako sarrera // Geuria

Aurtengo errefortzu eskolak urtarrilaren 12an hasiko dituzte Zaratamoko 16 ikaslek. Berritasun modura, aurtengo klaseak, Arkotxan beharrean Elexaldeko kultur etxean antolatuko dituzte eta Udalak garraio zerbitzua ipiniko die Arkotxako ikasleei.
Klaseak urtarriletik maiatzeko bukaerararte egingo dituzte Bilboko Ziba enpresaren bidez (2.970 euroko inbertsioa) 16:30etatik 18:00ak arte, astearte, asteazken eta ostegunetan. Koronabirusak eragin duen egoera berezia dela eta, egun bakoitzean lehen hezkuntzako maila bereko laupa bost ikaslez osatutako burbuilak antolatuk dira: astearteetan 1 eta 2. mailako ikasleak, asteazkenetan 3. eta 4. mailakoak eta ostegunetan, 5. eta 6. mailakoak: “Hurbileko tratua izango dute umeek, eskolako burbuilak mantenduko direlako eta tutoreak sakondu beharreko asignaturak jakinaraziko dizkiolako irakasleari”, adierazi du Iosune Etxeita Elexalde eskolako zuzendariak.
Errefortzu hauek etxean behar duten laguntza jaso ezin duten umeei zuzenduta dago eta etxekolanen bidez egiten dute lan: “Aurtengo irakasleak Elexaldeko eskolan egin ditu praktikak eta metodologia ondo baino hobeto ezagutzen du”, azaldu du Iosunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak