→Zaratamo

Aurrekontuak egokitu eta Gizarte Laguntzetara diru gehiago bideratu du Zaratamoko Udalak

Zaratamoko Udala // Geuria

Pasa den uztaileko Osoko bilkuran Zaratamoko urteko aurrekontuak gainditu ziren. Guztira 2.283.400 euroko aurrekontua dauka Zaratamoko Udalak, iazko aurrekontuarekin alderatuta 462.806 euro gutxiago (%16,85 gutxiago).
Aurrekontuen egokitzapenaz gainera, Covid-19ak sortutako egoerari aurre egin ahal izateko, Zaratamoko Udalak 25.000 euroko diru-laguntzak eskaini zituen pertsona autonomo eta mikroenpresei lagundu ahal izateko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 16.041 euro bideratu zituen hasieran Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen gastuen hasierako fondoan. Covid-ak eragin-dako egoera dela eta beste 11.159 euro gehitu zituen Jaurlaritzak, guztira 27.200 euroko partida bideratuz.
Zaratamoko Udalak 18.800 euro bideratu zituen hasiera batean laguntza hauetarako. “Udalaren hasierako partida hori lehen sei hilabeteetan agortzear zegoen eta modifikazioa egin behar izan dugu”, adierazi du Alberto Ugarrizak, herriko alkateak. Horrela, Udalak beste 20.000 euro gehitu ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntza Gastuetan, guztira 38.800 euroko partida izanik gaur egun.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak