→Zaratamo

Bi proposamen agertu dira Elexaldeko Taberna Zaharra berrireki eta kudeatzeko, Zaratamon

Taberna Zaharra Elexalde auzoan, Udaletxearen parean eta Kultur Etxearen ondoan / Geuria

Abuztuan zehar inork ez zuen parte hartu Taberna Zaharraren negozioa aurrera eramateko lehiaketan, eta prozesua bertan behera utzi zen. “Momentu honetan ez dago proposamenik”, adierazi zuen Alberto Ugarrizak. “Beraz, Tabernak zituen baldintza berberetan negozioa eramateko asmoa duen inor balego inolako lehiaketarik gabe egingo litzateke prozesua”, azaldu zuen alkateak.

Horiek horrela, irailean, interesa duten bi pertsona aurkeztu dira ostalaritzako negozioa aurrera eramateko asmoz. “Euren proposamenak jaso eta baloratu ostean Udalaren erabakia urrian jakinaraziko dugu”, adierazi du herriko alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak