→Zaratamo

Zaratamoko Udala seguruaren ordainketaren zain dago Bi-3701 errepideko hondatutako farola konpontzeko

Zaratamoko Udala seguruaren erantzukizunaren zain dago iazko abenduan zehar Moiordin eta Elexalde lotzen duen Bi-3701 errepidean izandako azken auto istripuak bota zuen bide ertzeko farola konpontzeko.

Bide ertzeko farola, lurretik kanpo eta erditik tolestuta // Zaratamoko Udala

Zaratamoko Udala seguruaren erantzukizunaren zain dago iazko abenduan zehar Moiordin eta Elexalde lotzen duen Bi-3701 errepidean izandako azken auto istripuak bota zuen bide ertzeko farola konpontzeko. “Momentu honetan, Mendieta eta Elexalde auzoen arteko Bi-3701 errepideko bide ertzean iñausketa lanak egiten ari da Foru Aldundia eta seguruaren tramitea heldu bezain pronto ekingo diegu azken auto istripuak hondatu zuen farolaren konponketa-lanei”, azaldu du Alberto Ugarriza Zaratamoko alkateak.

Istripu bi hilabete eta leku berean

Abenduaren 7an eta 16an zauriturik gabeko auto istripu bi gertatu ziren Bi-3701 errepideko zati batean. Istripuen arrazoia argitu ez bazuten ere, azken kolpearen ondorioz errepide ertzeko farola guztiz hondatu eta lurretik atera zuen autoak, eta ibilgailua hankaz gora lotu zen errepide erdian. “Konponketa horretan kostu handiko lana egin beharko da, eta horregatik seguruari erreklamatu diogu”, laburbildu du Ugarrizak.

Zauriturik gabeko auto-istripua gertatu da Mendieta auzoko BI-3701 errepidean, abenduko bigarrena

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak