→Zaratamo

BIDEOA | ‘Ametsetako jolastokia’ auzolanean sortzen ari dira Zaratamo eskolan

Ikasturtea bukatu da Zaratamo eskolan, baina 2019tik buruan zuten proiektu bati ekiteko unea heldu da:’ Ametsetako jolastokia’. Hirurogehi bat guraso eta neska-mutil egon dira auzolanean uztaileko bi asteburutan.

Umeentzako harezko parke berria, futbol-zelaia kirol askotarako gune bihurtu, ortua berritu, gune lasai bat sortu, tirolina bat… Hauek eta askoz gehiago dira umeek eurek diseinatu eta auzolanean egiten ari diren ‘Ametsetako jolastokia’.

Iosune Etxeita eskolako zuzendariarekin eta Irati Azkueta herritarra eta irakaslearekin egin du berba GEURIAk egitasmoaren nondik norakoak jakiteko. Horretarako, bariku arrasti batean auzolana bertatik bertara jaso dugu. Ikasturte berria hasi aurretik, irailean beste auzolan jardunaldi bat egiteko asmoa dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak