→Zaratamo

Esku pilotako Binakako finala ez dute igande honetan jokatuko

Urrutikoetxea Zaratamo finala 2017
Urrutikoetxea Zaratamoko finalean, 2017an

Igande honetan antolatu behar zen Binakako finala jokatuko ez dela erabaki du Euskadiko Auzitegi Nagusiak, eta Olaizola II-Urrutikoetxea eta Ezkurdia – Martika bikoteen partida jokatuko ez dela adierazi du, final handia atzeratuz. Erabakia hartu behar duen epaileak alderdi bien argudioak aztertzeko denbora gehiago behar duela eskatuz eta kautelazko neurria hartuz.

“ELAk finalerditako partidaren aurkako demanda ezarri zuen Auzitegian, eta demanda horren erantzuna jaso bitartean kautelazko neurri batzuk hartzeko eskatu zuen. Orain epaia heldu arte itxaron beharko da, behin betiko jakiteko ea Auzitegiak pasa den larunbateko finalerdietan Agirre eta Albisuren greba eskubidea urratu zela aintzatesten duen ala ez.” adierazi du ELAk. Euskal Sindikatuak azaldu du gatazka honen irtenbidea ez dagoela epaitegietan, negoziazio mahaian baizik: “Egoera hau ez da erosoa inorentzat, eta argi utzi nahi dugu gure ateak zabalik daudela beti fede onez negoziatzeko. Baikori eskatzen diogu grebaren eta langileen aurkako jarrerak albo batera utz ditzala eta eser dadila negoziatzera akordio batera heldu arte”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak