Zaratamoko Udalak Bioingeniaritza ikastaroa eskainiko du Sangalli Corononel y Asociadoseko Paola Sangallik eta Sergio Gallego biologoek. Txarrotako berpiztearen proiektua burutzen ari diren biologoek eskainitako ikastaroa otsailaren 2an (09:00etatik 13:00ak arte) eta otsailaren 3an (10:00etatik 14:00ak arte) antolatuko dute. Ikastaroak hainbat helburu dauzka: bioingeniaritzaren oinarriak eta aktuazioak erakustea da eta teknikak ezagutzea, bai ibaietan eta baita mendoitzetan. Ikastaroan 1:20 eskalako maketak egingo dira eta teoria klaseetan ikasitakoa praktikan jarriko dute ikasleek 1:1 eskalako proiektuak eginez.

Sergio Gallego eta Paola Sangalli, Arkotxako Txarrota urtegi oihan // Geuria
Otsailak 2: teoria klaseak eta maketak
10:00-11:30 Ikastaroaren aurkezpena eta Bioingeniaritzako tekniken aplikazioen oinarriak, Paola Sangalliren eskutik
11:30-12:00 Atsedenaldia
12:00-14:00 Obra baten simulazioa eta egitura, burdin-sare, drainatze-fajina eta zume-txirikordatzeak eta 1:20 eskalako maketa-tailerra
Otsailak 3: tailer praktikoa
10:00-14:00 Tailerraren aurkezpena, materiale-aukeraketa, fajina, zume-txirikordatzea eta ziriztatzea eta espezie inbaditzaileen identifikazio klasea
Ikastaroa erdaraz emango dute eta parte hartzeko interesa dutenek administrazioa@zaratamo.eus webgunera idatzi beharko dute, lekuak mugatuak baitira.

Landare autoktonoak, Arkotxan // Geuria
Naturaren bidez ingurumena berreskuratuz
Disziplina tekniko-zientifiko honen bidez, landareak eraikitze-elementu bezala erabiltzen dira ingurumeneko berreskuratze lanak burutzeko. Lan egiteko esparruak anitzak dira eta teknika horien bidez ingurugiroa, erauzketa jarduerak (meatzeak, harrobiak…), azpiegiturak eta ur zonaldeak berreskuratu eta mantendu daitezke.
